Naiz.info
Abadiño

Euskotreneko bi langile zauritu dira Abadiñoko kotxe-tokian, makina batek su hartu ondoren

Euskotreneko bi langile zauritu dira gaur goizaldean Abadiñoko kotxe-tokian. Antza, sutea piztu da mantenimendu alorreko makinarian.

Sutea gauerdia pasa eta minutu gutxira hasi da Abadiñoko Lebario auzoan, Euskotrenek kotxe-tokia duen lekuan.

Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, makina batek su hartu du eta garren eraginez bi langile zauritu dira.

Hasiera batean tokian bertan artatu dituzte, baina ondoren Galdakaoko erietxeran eraman dituzte. Haietako bat Gurutzetako ospitalera eraman dute gero, erredurak zituela-eta.

Bi langileak EuskoTrenen azpikontrata batekoak dira.