
Bake Bideak eta Lokarrik Baionako Diziplina anitzeko Fakultatean bigarren Bake Foruma egingo dute. Hizpide nagusi, iazko Foro Sozialetik ateratako gomendioen azterketa izango da.
Martxoaren 1ean 09.30etik 13.30era egingo den ekimenean nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute. Horien artean izango da Brian Currin abokatu hegoafrikarra, baita Pierre Hazan nazioarteko gatazketan aditua. Biak euskal gatazkari buruzko harremanetarako nazioarteko taldekide dira.
Aaro Suonio, Ipar Irlandako Desarmatze Batzordeko Kabineteko burua ere Lapurdiko hiriburuan izango dela baieztatu du Bake Bideak.
Nazioarteko beste zenbait adituren etorrera oraindik konfirmatzeke dagoela gaineratu du elkarteak.
Europa Press albiste agentzia zabaldu duenez, Currin eta harremanetarako nazioarteko taldeko beste hainbat kide Bake Foruma abiatu aurreko egunetan izango dira Euskal Herrian. Zehazki, iturri horien arabera, otsailaren 27 iritsiko dira.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab

