Naiz.info
Donostia

Bake prozesua bultzatzeko Batzordeak bilkurak eskatuko ditu gobernu, alderdi eta biktimekin

Urtarrilaren 30ean egindako bilera batean, Batzordeko kideek bake prozesuko aktore nagusiekin elkarrizketa bideak zabaltzeko adostu zuten eta «inplikatutako gobernuekin, alderdi politiko nagusiekin eta biktimen elkarteekin» bilerak egitea eskatuko dutela iragarru dute.

Bake prozesua bultzatzeko Batzordeko kideak, artxiboko irudian. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Bake prozesua bultzatzeko Batzordeko kideak, artxiboko irudian. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Pasa den abenduaren 23an, bere aurkezpen publikoan, bake prozesua bultatzeko Batzordeak erakunde, alderdi politiko eta beste eragileekin hitz egiteko eta elkarlanean aritzeko prestutasuna agertu zuen.

Ohar bidez, ETAk larunbatean kaleratutako agiriari erantzun eman dio eta berarekin ere elkarrizketetan jarduteko prestutasuna agertu du, «Foro Sozialaren gomendioetan proposatutako bidean aurrera egiteko».

Ildo horetan, urtarrilaren 30ean egindako bileran hartutako erabakiaz ere mintzo da. Bertan, «bake prozesuko aktore nagusiekin elkarrizketa bideak zabaltzea adostu zen». Hala, «inplikatutako gobernuekin, alderdi politiko nagusiekin eta biktimen elkarteekin» bilkurak egitea eskatuko dutela iragarri dute.

Abenduaren 27an EPPKko bitartekariekin ere harremana mantendu zutela jakinarazi du Batzordeak. «Bai Batzordea nola bitartekri taldea etengabeko harreman eraikitzailea mantentzera konprometitu ziren, gomendioen edukietan sakontzeko, batez ere presoen itzulerarekin zerikusia duten horietan».

«Konpromiso hori mantendu egiten da –gaineratu du–, urtarrilaren 8an burututako operazioan bilera horretan izandako zenbait pertsona atxilotuak izan arren».