NAIZ.INFO
Tolosa

Kudeaketa publikoa izango duen ospitalea eskatu dute ia bi mila lagunek Tolosan

Manifestazio jendetsua egin dute eskualdeko alkateek deituta Tolosan osasun zerbitzu publiko baten alde. Gainontzeko eskualdeetan ez bezala ospitale publikorik ez da Tolosaldean eta Lakuako Gobernuari pribatuaren aurrean publikoa lehenesteko eskatu diote. Tolosaldekoa gainontzeko eskualdeetara hedatu ahal den «proba pilotua» izan daitekeela uste dute alkateek.

‘Osasun eskubidea, publikoa eta kalitatezkoa’ lelopean egin dute manifestazioa. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
‘Osasun eskubidea, publikoa eta kalitatezkoa’ lelopean egin dute manifestazioa. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Ia bi mila herritar irten dira kalera Tolosan osasun zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa eskatzeko. Zehazki eskualderako kudeaketa publikoa izango duen ospitalea galdegin dute. Tolosaldean ez dago ospitale publikorike ta Asuncion klinikan ematen dituzte publikoan eskaintzen ez diren hainbat zerbitzu.

Gaurko manifestazioa eskualdeko alkateek deitu dute eta kanpaina luze baten baitan kokatzen da. 2011n Lakuako Gobernuak eta Inviza SA (klinikaren kudeatzailea) enpresak ituna sinatu zuten, itun horren ondorioz anbulatorioari indarra kendu zitzaiola salatu dute denbora guzti honetan Tolosaldeko Osasun Publikoaren Alde (TOPA) plataformako kideek. Hitzarmenaren ostean, osasun etxeko espezialitate guztiak kendu zituzten eskualdean eta Tolosaldeko bizilagunei Donostia ospitalera joateko aukera ukatu zieten, guztiak Asuncion klinikara bideratuz.

Eskualdean gertatzen ari dena beste lekuetara ere hedatu daitekeela uste dute TOPAko kideek. GARAk aste honetan egindako erreportaje batean zioten «Tolosaldean abiatu duten proba pilotua ondo ateratzen bazaie, leku guztietara zabalduko dute».

Gaurko manifestazioaren ostean Lakuako Gobernuak azalpenak eman eta egoera konponbidean jarri beharko lukeela adierazi dute deitzaileek, tartean Tolosako alkateak: