NAIZ.INFO
MADRIL

Josu Narvaez eta Itziar Alberdi bihar eramango dituzte Auzitegi Nazionalera, epailearen aurrera

Mexikon igandean atxilotu zituzten Josu Narvaez eta Itziar Alberdi bihar eramango dituzte Auzitegi Nazional espainolera, berri agentziek zabaldu dutenez.

Josu Narvaez eta Itziar Alberdi igandean atxilotu zituzten Puerto Vallartan, Mexikoko Jalisko estatuan, eta Espainiaratu egin zituzten. Atzo arratsaldean iritsi ziren Madrilera eta Polizia espainolaren komisarian atxikita dituzte ordutik.

Efe eta Europa Press agentzien arabera, bihar eramango dituzte Auzitegi Nazionalera, epailearen aurrean deklaratzera.

Barne Ministerio espainolak ETAko kide izatea egozten die. Zehazki, 90. hamarkadan hainbat ekintzatan parte hartzea leporatzen die.