Athleticek sailkapenaren laugarren postuan tinko eusteko beharrezkoak zituen hiru puntuak lortu ditu Betisen zelaian jokatutako partidan. Garaipena izan da partidako albisterik pozgarriena. Athleticek Betis baino gehiago dela erakutsi du, baina pixkat sufritu beharra izan du nahiz eta andaluziarrak sailkapenaren zuloan egon.
Zuri-gorreik zortea ere alde izan dute Sevillan. Muniainek 0 eta 1koa egin aurretik, Balentziagak penaltia egin du baina epaileak ez du adierazi. Hurrengo jokaldian ordea, epaileak erabaki ezberdina hartu du eta nafarrak Athletic aurretik jarri du markagailuan. Lehen zatia bukatu aurretik txartel gorria ikusi du Betiseko Perquins atzelariak.
Kolpe gogorra izan da Betisentzat eta bigarrne zati hasieran beste jokalari bat galdu dute bigarren txartel horia ikusi ondoren. Hala ere, Sevillako taldeak estuasunak sortu dizkio Athletici bederatzi jokalarirekin. Are gehiago, korner batean Balentziagak eskuarekin ukitu du baloia eta epaileak adierazi gabe utzi du.
Valverdek Guillermo Fernandez aurrelari gazteari eman dio aukera eta zelairatu bezain laster bigarren gola egin du eta partida erabakita gelditu da.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
