
Jaun eta jabe. Partida garrantzitsua zen Athleticentzat Txapeldunen Ligarako sailkapena lortu nahi badu eta bere lanak ongi baino hobeto bete ditu gaur. Atzetik indartsu datoz Reala eta Vila-Real baina Valverderen mutilek ere atzera baino gora begiratzen dutela erakutsi dute gaurko partidan.
Lehen hiru golak Adurizek egin ditu. Lehena 6. minutuan, airean ia hegan zelarik buruz. Bigarrena 18. minutuan area kanpotik jaurtiketa izugarri batekin eta hirugarrena penaltiz bigarren zatian (Granada bat gutxiagorekin geratu da jokaldi horretan, penaltia egin duen Mainz kanporatu egin baitu epaileak). Partida ia erabakita zegola Gurpegik sartu du partida amaitzeko 10 minutu falta zirenean 4. gola.
Hiru puntu gehiago zuri-gorrientzat eta urrats sendoa Txapeldunen Ligarako sailkapena lortzeko.

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari
