NAIZ.INFO
LOGROÑO

Titinek eta Merinok irabazi egin dute Irujoren eta Barriolaren aurka (22-19)

Bikote errioxarrak lan asko egin behar izan du txapelketa seigarren garaipena lortu eta Binakako txapelketaren sailkapeneko laugarren postuan kokatzeko.

Titinek eta Merinok osatzen duten bikoteak garaipena lortu du gaur arratsaldean Logroñoko Adarraga pilotalekuan Irujoren eta Barriolaren aurka.

22 eta 19 izan da azken emaitza eta oso partida orekatua izan da. Finalerdietan egoteko pausu garrantzitsua eman du bikote errioxarrak.