Auzitegi Nazionalean amaitzear da 35/02 makrosumarioaren aurkako epaiketa, hamabi urte atzerago Baltasar Garzon epaileak hasitako prozesuari amaiera emango diona. EAJk oharra kaleratu du epaiketaren harira eta «oinarri juridikorik ez duela» ohartarazi du. «Ez zel inoiz hasi behar», esan du oharrean.
Bere iritziz, «‘dena ETA da’ printzipioa aplikatzeak ez du inolako zigor oinarri juridiko arrazoiturik, eta salbuespen egoeran erabili izana zuzenbideaz kanpo arrazoi politikoek gidatua izan dela uste dugu». Hala, «sorburu politikoa izan duen» prozesua ixteko galdegin du.
EAJk «auziperatuak largestea, auzia behin betiko ixtea eta zigor justiziari bere aginte eta prestigioa itzultzea» galdegin du, «aniztasun politikoari eta elkartzeko, pentsatzeko eta adierazteko oinarrizko eskubideei zor zaien errespetutik abiatuta eta, behin betiko, oraingo eta etorkizuneko bizikidetza demokratikorako oinarri sendoak finkatuz».

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak


