
Larunbaterako antolatu dituzten ekimenak goizeko lehen orduan hasiko dira, lagun eta senideek egingo duten kartel banaketarekin. Hodei Egiluzen gurasoek, Galdakaoko alkate Ibon Uribek, eta Marta Marin EAEk Europako Batasunean duen ordezkariak parte hartuko dute.
10.00etan, gaztearen gurasoek, Uribek eta Marinek Anberesko Udaleko Kabinete buru den Joeri Dillenekin biltzeko asmoa dute.
Ondoren, hiriko zenbait gizarte eragilerekin bilduko dira.
Arratsaldeko lauretan, Hodei Egiluzen aldeko elkarretaratzea egingo dute Groenplats plazan.
Azkenik, 19.00etan, kandelak piztuko dituzte Anberes iparraldean, gaztea desagertu zen lekuaren inguruan.
Igandeari dagokionez, martxa bat antolatu dute Bruselan, Europako Parlamentuaren egoitzatik abiatu eta hiriaren erdigunera joango dena.
Bruselako kaleetan ere Hodei Egiluzen irudiak eta gazte galdakoztarraren amak idatzitako gutuna banatuko dituzte.
«Ekimen hauekin guztiekin, urriaren 19tik desagertuta dagoen gazte galdakoztarra aurkitzeko ikerketek aurrera egin dezaten aho bateko eskaera eraginkor eta aktibo bat mantendu nahi da», azaldu zuen Udalak.
Bestalde, Hodei Bila elkarteko lagunek kontu korronte bat zabaldu dute Laboral Kutxan, bildutako diruarekin gaztearen aldeko ekimenak antolatu eta bere desagerpena argitu dadin eskatzen jarraitu ahal izateko.
Honakoa da kontuaren zenbakia: ES 7630 3500 9103 0910 065135.

Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

Vuelve a desaparecer el tropezón en recuerdo de Xabier de Frutos, repuesto esta mañana

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés

Palau Sant Jordi bete eta milaka bihotz konkistatu ditu ETS taldeak
