Nerea GOTI
BILBO

Kontseilua: «Euskararen aurkako estatuen oldarraldia aspaldiko agerikoena izan da 2013an»

Hizkuntza-Politiken urtekaria aurkeztu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Paul Bilbao idazkaria nagusiak eta Iñaki Lasa ildo politiko-instituzionaleko buruak aurkeztu dute hizkuntza-politiken arloan urtean zehar izandako gertakariak jasotzen dituen dokumentua.

Iñaki Lasa eta Paul Bilbao, Bilbon egin duten agerraldian. (ARGAZKI PRESS)
Iñaki Lasa eta Paul Bilbao, Bilbon egin duten agerraldian. (ARGAZKI PRESS)

Hizkuntza-Politiken urtekaria aurkeztu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Paul Bilbao idazkaria nagusiak eta Iñaki Lasa ildo politiko-instituzionaleko buruak aurkeztu dute hizkuntza-politiken arloan urtean zehar izandako gertakariak jasotzen dituen dokumentua. Eta gertatukoari begira balantzea egiteko orduan, Estatu espianola eta frantsesaren esku-hartzea «gehien errepikatu den gertakaria» izan dela nabarmendu dute.

Lasaren esanetan, «estatuen oldarraldia aspaldiko agerikoena izan da», eta horren adibide gisa aipatu du Estatu espainolak Lomce legea «presaka eta korrika onartu izana», zenbait udalek euskararen normalizaziorako bidean ezarritako kontratazio irizpideen aurka Estatu espainoleko ordezkariak hartutako neurriak, edota Nafarroan D ereduaren kontrako estrategiak hartu duen norabidea.

Estatu frantsesari dagokionez, hizkuntza gutxituak babestu eta garatzeko neurriak hartu ordez, ikastolen garapen eta hazkundea oztopatzeko 1850eko Falloux legea baliatzeko edota Paueko Auzitegiak Hendaiako ikastoalren aurka harutako erabakia aipatu dituzte, besteak beste.

Izan ere, hezkuntzaren arloan jartzen du arreta urtekariak eta, «aurrera egin ordez, atzera egin dela» dio Kontseiluak. Estatu frantsesean suprefetaren bidez ikastolen aurkako neurriak abian jarri direla nabarmentzearekin batera, Nafarroan indarrean den «Vascuencearen Legea»ren ondorioak aipatzen ditu, baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren eremuan ere D ereduan ikasteko zailtsunak daudela azpimarratzen du, Murgiako gurasoek egindako salaketa gogora ekarrita.