NAIZ.INFO
DONOSTIA

Estatu espainolaren esku-hartzeen aurrean erantzuteko deia egin du Kontseiluak

Kontseiluko zuzendaritzak gogor gaitzetsi du Estatu espainolak, EAEn duen duen ordezkari Carlos Urquijoren bitartez hizkuntza-politikaren arloan egindako esku-hartzeak. Egoera honen aurrean erantzuteko deia egin diete herritarrei.

Kontseiluko zuzendaritzaren agerraldia, Donostian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Kontseiluko zuzendaritzaren agerraldia, Donostian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Donostian egindako bilera baten ondotik, Kontseiluko zuzendaritzak agerraldia egin du, hizkuntza-politikarengatik Estatu espainolaren jomugan dauden euskal administrazioei babesa adierazteko.

Paul Bilbao idazkari nagusiak salatu du Carlos Urquijo ordezkariaren ekimenez kontratazioetan euskara lehenetsi duten administrazioen aurkako erasoa «in crescendo» joan dela azken hilabeteotan.

Bilbaoren esanetan, Estatuan «modu ageri eta bortitzean» bere indarra erabili izanak argi uzten du «hizkuntzaren afera Estatu gaia dela». «Bere jarduerak agerian uzten du euskararen normalizazio prozesua galgatzea duela helburu», gaineratu du.

Ildo horretan, Kontseiluak dei egin die administrazioei, euskararen normalizaziorako hartutako bidean aurrera jarrai dezaten.

Herritarrei, aldiz, egoerari erantzuteko deia egin die.

Honekin batera, Kontseiluak urgentziazko harreman fase bat zabalduko du alderdi zein instituzioekin diagnostikoa partekatzeko.