
Baskoniak oso erraz gainditu du sailkapenean bere aurkari zuzena den Cajasol taldea Gasteizen (101-65). Arabarrek egurra eman diete andaluziarrei eta zazpigarren postua bereganatu dute.
Gasteizen poza izan bada nagusi, Bilbon oso ezberdina da egoera. Real Madrilek irabazi egin du Miribillan (73-87) eta pasilloa egin die partida bukaeran etxeko jokalariei astelehenean abiatuko duten greba orokorra dela-eta.
Gipuzkoa Basketek berriz, ezer gutxi egin ahal izan du Bartzelonaren aurka (75-86). Nahiz eta Jason Robinsonek partida bikaina egin (36 puntu) gipuzkoarrek lehenengo laurdenean eman dute maila soilik.

Nafarroa
Piden de 3 a 6 años de cárcel para tres militares que dieron una paliza a un joven en Iruñea

Mundua
La conjura de los medios para acabar con Pedro Sánchez

Musika
ZETAKek etorkizun distopikoaren ateak ireki ditu MITOAROA III ikuskizunarekin

Euskal Herria
La sokamuturra de la discordia en Eibar, con protesta y policías, y con la bendición de Andueza

Kultura