Norgehiagoka trabatua eta motela izan da gaur Elxek eta Athleticek jokatutakoa. Haizea traba handia izan da norgehiagokan zehar, batez ere lehenengo zatian. Athleticek hainbat aukera izan ditu baina zailtasunak ugariagoak Elxen aurka bere jokoa ezartzeko.
Hainbatetan heldu da Athletic Elxen area ingurura baina jokoa trabatuta egon da neurketaren lehenengo zatian.
Bigarrenean Athletic apur bat suspertu da, baina ez du markagailuan aldaketarik egitea lortu.
Adurizek izan ditu zenbait aukera, eta 58. minutuan penaltia eskatu du, baina Prieto Iglesias epaileak ez du faltarik ikusi.
Amaieran golik ez eta puntu banaketa Martinez Valeron futbol zelaian.
Neurketako informazio osoa, NAIZeko webgune berezian.

Kultura
Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha

Euskal Herria
Idahon (AEB) ikurrina debekatzeko egitasmoa bultzatu dute Trumpen aldekoek

Euskal Herria
«Torturatu gintuzten, erori ginen, altxa gara, hemen gaude eta borrokan jarraitzen dugu»

Nafarroa
«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

Euskal Herria