
Lasterbidean lasterketa herrikoiaren bigarren edizioaren berri eman dute gaur goizean Bilbon Etxerat elkarteko ordezkarien eta hainbat kirolarik. Estrainekoa Oiartzunen egin zen iaz eta bigarrena Larrabetzun ospatuko da, maiatzaren 18an.
Iaz bezala, bi lasterketa izango dira: luzeaa, 7,600 kilometrokoa, eta laburra, 3,200 kilometrokoa. Lehenean parte hartzeko www.lasterbidean.com webgunean eman behar da izena; bigarrenean ateratzeko egunean bertan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, Oiartzungo lehenengo edizioan 1.200 lagunek parte hartu zuten eta aurten 1.500 batzea espero dute.
Maiatzaren 18rako, ordea, lasterketaz harago egitarau zabalagoa prestatu dute eta 11.00etatik 19.00ak arte Larrabetzura hurbiltzen direnek herri kirolak, bazakari herrikoia, kontzertuak, haurrentzako gunea... izango dituzte.
Lasterbidean ekimena iaz jaio zen, euskal errepresaliatu politikoen eta haien senideen eskubideen aldeko elkartasun keinu gisa. Agerraldian nabarmendu dutenez, elkartasuna «senide eta lagunon arnasa da» eta, ildo horretan, lasterketa hau kirol esparrutik «gure eskubideen alde egiten den ekarpena eta keinua» da. Horregatik, dei egin diete euskal herritarrei lasterketan parte har dezaten eta Larrabetzura joan daitezen maiatzaren 18an.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas


