
Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldian Durango eta Iruñea arteko giza katerako metroen salmentaren lehen datua emango dute.
Bilboko ekitaldian euskal jendartearen ordezkaritza zabal batek hartuko du parte. Xabier Euzkitze eta Naroa Iturri kazetariak arituko dira aurkezle moduan. Artisten artean, Anjel Alkain eta Iker Galartza, Gure Esku Dago dinamikaren soinu banda osatu duten Kepa Junkera eta Kirmen Uribe, Ines Osinaga, Mikel Urdangarin eta Alex Sardui izango dira.
Kirolari profesionalen ordezkaritza ere zabala izango da, Realeko, Osasunako, Alaveseko eta Athleticeko jokalari ohiak La Casillan izango direlarik. Egungo talde profesional desberdinetako arraunlariak ere izango dira Bilboko ekitaldian. Euskal Herrira beste toki batzuetatik etorritakoen ordezkaritza ere izango da La Casillan. Izan ere, hamasei herri-komunitate desberdinetako ordezkariak igoko dira oholtzara.
Ekimen honek Euskal Herriko hamaika herritan jaso duen sostengua ere islatu nahi da Bilboko ekitaldian. Azken hilabeteotan, izan ere, bideoak grabatu, argazkiak atera edota bestelako ekintzak burutu dituzte herri ugaritan Euskal Herriak bete etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatzen duen ekimen hau babesteko.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
