
Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen duten Euskal Herriko Idazleen Biltzarrak 31. edizioa ospatuko du apirilaren 21ean, Sarako kiroldegian. Baionan egin duten aurkezpenean azaldu dutenez, 10.00etan irekiko ditu ateak eta 18.00ak arte han izango dira 120 idazle inguru, beren lanak erakutsi, saldu eta sinatzen. Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztuko ditu eta Dominique Duplantierrek Sarako etxeez egin duen liburua ere han ezagutaraziko da. Euskal Kultur Erakundeko, Nekatoeneako eta Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) ordezkariak ere bertan izango dira.
Aurten, ohi ez bezala, hiru autore omenduko ditu Biltzarrak: Erramun Bachoc soziolinguista, filosofian doktorea, Euskal Kultur Erakundeko buru ohia eta euskaltzalea; Manex Pagola Antropologia Sozialean eta Kulturalean doktorea, kantu hitzen eta musiken egilea eta Baionako Euskal Erakustgiko kargudun ohia; eta Patrice Rouleau marrazkilaria.
Jean Haritschelhar euskaltzainburu izandakoa ere gogoan izango dute; iaz omendu zuten irailean zendu zen baigorriarra.
Arratsaldean, idazleek beren liburuen aurkezpenak egingo dituzte eta horretaz gain margo, zizelketa eta eskulan erakusketak zabalik egongo dira herrian egun osoan.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
