NAIZ.INFO
DONOSTIA

Harpidedunei eta erregistratuta daudenei opari berezia egin die NAIZek

GARAren 15. urteurrena ospatzeko eta Aste Santua iristearekin batera, NAIZek eskaintza bikoitza egin die bere irakurleei: batetik, erregistratuta dauden guztiei XL motako harpidetza doan oparitu die hilabetez, froga dezaten. Bestetik, L oinarrizko harpidetza eta XL motakoa dutenek XXL harpidetza frogatu ahal izango dute Aste Santua bukatu arte.

GARAren 15. urteurrena promozionatzeko argazkia.
GARAren 15. urteurrena promozionatzeko argazkia.

Aste Santuko oporrekin batera askok kanpora jotzen dute eta toki askotan oso zaila edo ezinezkoa izaten da GARA eskuratzea. Hori aintzat hartuta, NAIZek opari berezia egin die bere irakurleei, jaiegun horietan ere egunkaria irakurri ahal izan dezaten.

Eskaintza bikoitza da: batetik, NAIZen erregistraturik dauden guztiei hilabetez XL harpidetza aktibatu zaie, doan. Horrela, internetera konexioa izanez gero, edonondik GARAren eduki guztiak irakurri ahal izango dituzte, HTML formatuan.

Bigarren eskaintza dagoeneko oinarrizko harpidetza (L) edo XL motakoa duten erabiltzaileentzat da. Aste Santua bukatu arte (apirilaren 28a, astelehena, barne) XXL motako harpidetzaren abantailak frogatu ahal izango dituzte: bisorea erabili GARA paperean bezala ikusi ahal izateko eta GARAren eduki guztiak (artikulu solteak, orrialdeka, ale osoa...) PDF formatuan deskargatzeko aukera.

Harpidetzaren erabilgarritasuna hobetzeko berrikuntza

Bestalde, harpidetzaren erabilgarritasuna hobetzeko berrikuntza ere abian da. Hemendik aurrera, NAIZen saioa hasteko ez da beharrezkoa izango egunero erabiltzailearen izena eta pasahitza sartzea, sisteman gordeta geratuko direlako.

Beraz, behin saioa hasita, nahiz eta ordenagailua itzali, berriro pizterakoan saioa hasita izango dute erabiltzaileek, betiere aurretik ez badira deskonektatu.