NAIZ.INFO
Iruñea

Egun osorako egitaraua osatu du Independentistak sareak aurtengo Aberri Egunerako

‘Gehiengoaren nahia, independentzia’ lelopean deitu du Independentistak sareak aurtengo aberri eguna. Jai eguna izatea nahi dute eta egun osorako egitaraua antolatu dute, eguerdiko martxaren ostean kontzertuak, bertsoak eta jolasak izango dira, besteak beste hilaren 20an Iruñean.

Independentistak sarearen agerraldia Iruñean. (Independentistak Sarea)
Independentistak sarearen agerraldia Iruñean. (Independentistak Sarea)

Independentistak sareak aurtengo Aberri Egunaren egitaraua aurkeztu du Iruñean. Eguerdiko martxaren (12.00etan) ostean ekimen ugari izagno da egun osoan. 15.00etarako bazkari herrikoia antolatu dute Anaitasunan eta aurrez eta gero hainbat musika taldek joko dute kalean. 17.00etan haurrentzat ikuskizuna izango da Burgoen plazan eta 18.00etan bertso poteoa antolatu dute San Frantzisko plazatik abiatuta. Batukadak, kontzertuak tabernetan eta kantu jira iluntzerako.

Eurek lotutako ekimenez gain, interesa duen orori bere burua proposatzeko deia ere egin dute; trikitilari, txistulari, kantu talde, txaranga, batukada eta gainontzekoei egin diete deialdia. Eguna burura eramateko bolondres lana ere behar dutela esan dute eta laguntza emateko prest dagoen orori dei egin diote.

Izena ematea eta diru babesa

Bazkarirako txartelak salgai dira, jada, Iruñeko Giroa, Herriko, Katu eta Meson tabernetan, baita Katakrak liburudendan ere. Telefonoz ere eskatu ahal da txartela (943561853) eta baita webgunearen bidez ere. Aberri eguna finantzatzeko laguntza ere eskatu dute Independentistak saretik (3035 0235 26 2350031709 da zenbakia).