NAIZ.INFO
BILBO

Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du ELA sindikatuak

ELA sindikatuak dei egin die bere afiliatuei, Aberri Eguna dela-eta antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko, eta Gure Esku Dago dinamikan engaia daitezen.

Aberri Egunaren harira, adierazpena kaleratu du ELA sindikatuak, eta dei egin die afiliatuei ospakizun eta ekitaldietan parte har dezaten.

Era berean, Gure Esku Dago ekimenean engaiatzeko gonbitea egin du, eta ekainaren 8an Durango eta Iruñea bilduko dituen giza katean parte hartzeko deia egin du.

Adierazpenean, hainbat gairen gainean egiten du irakurketa sindikatuak: ekonomika, politika, normalizazio politikorako prozesua...

Horien guztien ondotik, «gizartearen eta herritarren unea» dela iritzi dio ELAk eta jendartearen aktibazioaren beharra nabarmentzen du.