NAIZ.INFO
BILBO

Bilboko Ingeniaritza Fakultatea hustu dute, sute batengatik

Sutea piztu da EHUren Ingenieritza Fakultatean, Bilbon, eta jendez hustu dute, Ertzaintzak aditzera eman duenez.

Ingenieritza Eskolan izan da sutea. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Ingenieritza Eskolan izan da sutea. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Bilbon dagoen Ingenieritza Eskolan sutea piztu da 12.25ean eta fakultatea hustu egin dute bada ezpada, Ertzaintzak azaldu duenez. Langile batzuk soldatze lanetan ari ziren eta badirudi txinparta batek eragin duela sutea.

Garrak hirugarren eta laugarren solairura zabaldu dira eta kea seigarreneraino iritsi da, baina dagoeneko kontrolpean dute suhiltzaileek. Inor ez da zauritu.

Ikasleak oporretan daude egun hauetan eta ez dago eskolarik baina laborategiak-eta irekita daude. Irakasle batzuk eta administrazioko langileak zeuden eraikinean sutea piztu denean.