Realak garaipena eskuratu du Benito Villamarin futbol zelaian jokatutako norgehiagokan. Betis bigarren mailako talde gisa zelairatu da gaur, ez baitauka dagoeneko aukerarik Lehen Mailan mantentzeko. Hala ere, ez da talde erraza izan Realarentzat eta Betisek aurpegia eman du neurketan.
Lehenengo zatia golik gabe igaro da. Aukerak bi aldeetan, baina ez du ez batak ez besteak aurkariaren atea zulatzerik lortu.
Bigarren zatiaren hasieran egin du Realak norgehiagokako gol bakarra. Velari penaltia egin dio Juan Carlosek eta mexikarrak berak egin du jaurtiketa, baloia sareetara bidaliz. Juan Carlosi bigarren txartel horia barkatu dio epaileak.
Handik gutxira Griezmannek bere oinetan izan du norgehiagoka erabakitzeko aukera, baina zutoinera joan da bere jaurtiketa.
Realak aukera ugari izan ditu bigarren zatian, baita Betisek ere, baina markagailuan ez da aldaketarik izan. Amaieran, 0-1 donostiarren alde.
Neurketari buruzko informazio osoa, NAIZeko webgune berezian.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
