
Olaizolak eta Aretxabaletak sekulako Binakako txapelketa egin dute, baina finalean eskuko minarekin arazoak izan dituen Irujo eta Barriola baino gutxiago izan dira.
2014ko Binakako txapeldunek oso ondo landutako garaipena lortu dute. Ez dute hutsik egin eta Irujoren eskuko minarekin ez da nabaritu. Barriola ere sendo aritu da atzealdean. Aimar Olaizola berriz, jokoan sartu ezinik aritu da eta partida ahasieratik markagailuan aurretik kokatzea lortu dute urdinek.
Aretxabaletak bikain erantzun du bere lehen finalean, baina pixkanaka Irujok eta Barriolak tartea irekitzea lortu dute eta 17-9 irabazten joan dira. Ondoren, Olaizolak eta Aretxabaletak hiru tantu egin dituzte jarraian, azkenengoa partidako ikusgarriena. 143 pilotakada eman dituzte lau pilotarien artean eta 7 minutu eta 20 segunduz luzatu da.
Faboritoek tantua irabaztea lortu duten arren, hortik aurrera Irujo eta Barriola nagusitu dira eta garaipenak ez die ihes egin (22-13).
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

