
Realak ez dio uko egiten Liga txapelketako bosgarren postuari. Egun Sevillak duen lekua hartuz gero, uda lasai pasako luke talde donostiarrak, Europa Leagueko aurreko faseetan parte hartzeko beharrik izan gabe.
Azken bost hilabeteetan soilik bi partida galdu ditu Realak Anoetan eta geratzen diren hiru neurketetatik bi etxean jokatuko ditu.
Ruben Pardo hasierako hamaikakora itzultzea espero da, txartel horiengatik zigorra bete ondoren.
Bestelakoak dira Granadak bete nahi dituen helburuak. 37 puntu ditu Andaluziako taldeak eta jaitsiera postuetatik soilik bitara kokatzen da. Puntuak biltzeko beharrean dira granadarrak, nahiz eta oraindik ez duten garaipenik lortu Anoetako zelaian.
Norgehiagoka zuzenean eskainiko du NAIZek bere webgune berezian 22.00etatik aurrera.

El apoyo a Sertorio pudo desencadenar la destrucción del poblado vascón de Irulegi

Ningún militar puede llevar una camiseta de un partido neonazi

Desahucian a una familia con dos menores en Gasteiz

En libertad con cargos los jóvenes detenidos por la agresión a los militares en Berriozar
