
Zortzigarren liburua da Bertsozale Elkarteak gaur aurkeztu duena, 1986az geroztik –Txapelketa Nagusiaren antolaketa bere gain hartu zuenetik– edizio guztietan kaleratu baitu liburua. 2009ko txapelketan DVDa ere osatu zuten, baina Jon Agirresarobek txapelketako koordinatzaileak adierazi duenez, garaian garaiko formatu egokienaren aldeko apustua egin dute eta «bertsozaleek gehien estimatzen duten» formatua aukeratu dute, liburuaz gain, CD-a alegia. «Gaur egun interneten edonoren eskura daude bideo guztiak, baina bertsozaleek eskaera egin digute audioak nahi zituztela, kotxean nahiz etxean entzuteko».
Xenpelar dokumentazio zentroak koordinatu duen liburuak, txapelketako kronikak, argazkiak, iritziak eta bertsoak biltzen ditu. 200 bertsoaldi inguru, 800 bat bertso guztira. Txapelketan parte hartu duten bertsolari guztien bertsoren bat ageri da eta finala oso-osorik aurki daiteke. Liburuan dauden bertso guztiak daude audio formatuan.
Iritzien atalean, Mintzola Fundazioko Karlos Aizpuruak azaldu du inoiz baino gehiago direla aurten, hamalau, eta esparru ezberdineko ekarpenak direla. Jone Miren Hernandez, Xabier Paia, EHUko IXA Taldea, Teresa Del Valle, Jexux Larrañaga, Anais Falco eta Christian Simelio, Pere Bescos, Olatz Mitxelena, Xabier Sukia, Gorka Azkarate, Joxerra Garzia, Arkaitz Goikoetxea eta Andoni Egaña dira analisi hauek sinatzen dituztenak.
Liburuko argazkiak Gari Garaialdek eta Alberto Elosegik egin dituzte eta Felix Irazustabarrenak egin du bertso hautaketa eta hauen fitxa eta girotze sarrera.
Eranskinen atalean, Joanito Dorronsorok eta Martin Aramendik txapelketan erabilitako doinuak aztertu dituzte. Sei izan dira azken edizio honetan erabilitako doinu berriak –pentagrama eta guzti datoz liburuan–, eta hiru neurri berriak.

Vuelco en la Ertzaintza al ganar Euspel, el único sindicato que no firmó el convenio con Lakua

Garzón, el juez que desoyó cientos de denuncias de tortura, preside la ‘Comisión de la Verdad’

Dos profesores, enjuiciados por delitos de carácter sexual en Irun y Zizur Nagusia

El donostiarra Juan Carlos Herrador queda en libertad tras cumplir 19 años de condena
