NAIZ.INFO
DONOSTIA

Abisu horia gaur arratsaldetik aurrera, euriteengatik

Lakuako Segurtasun Sailak abisu horia indarrean jarriko du gaur arratsaldetik aurrera, espero diren euriteak direla-eta.

Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez, 15.00etatik aurrera abisu horia indarrean egongo da bihar goizaldeko 6.00ak arte, espero diren euriteak direla-eta.

Hainbat tokitan metro karratuko 15 litro baino gehiago bota ditzakeela ohartarazi du Meteorologia Zuzendaritzak. Kazkabarra eta haize ufada bortitzak ere izan daitezke.

Euskalmeten arabera, bihar ere euria eta haizea izango direa protagonista eta tenperaturek behera egingo dute.