Eguneroko lanean dabilen okin bat, langile bikotea, musika talde bat, ikasle bat eta exekutibo bat ageri dira ekainaren 8rako Gure Esku Dagok aurkeztu duen spotean, inguruko jendea pozik korrika hasi eta denek elkarrekin ekiten diote bideari. Elkarri eskuak lotu eta azken eskuaren eskaintza ikusleari. Hori da ‘Gure esku bidea’ izenburuarekin erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak hedatu duen spotaren istorioa. Labrit multimediarekin elkarlanean egin dute Aitor Ortizek zuzenduta eta Gonzalo F. Berridi argazki zuzendari ezagunarekin.
Grabaketa lanak apirilaren azken egunetan egin zituzten Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Berriozarren eta Bardeetan eta ehunka herritarrek parte hartu zuten horietan.
Ekainaren 8rako xehetasunak asteartean
Spota sarean hedatu du Gure Esku Dago dinamikak eta hori zabaltzearekin batera asteartean ekainaren 8aren inguruko xehetasunak emango dituztela iragarri dute.
#GureEskuBIDEA [SPOTA] Hona hemen ehunka lagunen partehartzearen emaitza! https://t.co/wbFZJyO7z8
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) May 25, 2014

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete






