Iazko arrakasta ikusita, Gora Iruñea plataformak Runa parkean jarriko duen jai gunearen egitaraua aurkeztu du gaur.
Besteak beste, Berri Txarrak, Betagarri, Esne Beltza, Kashbad, Los Chikos del Maiz, Estrikalla edo Motxila 21 taldeen emanaldiak izango dira eta, gainera, adin eta gustu guztiak asetzeko moduko ekitaldiak antolatu dituzte (jokuak, herri bazkariak, haurrentzako puzgarriak, tailerrak,...).
Gogoratu dutenez, hamabi urtez jai gunea ezarri ezinda egon ondoren, iaz Udalaren baimena lortu zuten eta herritarren borondatezko lanari esker atera zen aurrera jai gunea. Lan egiteko gaitasuna eta gogoa argi gelditu zirela azpimarratu dute Gora Iruñeako kideek eta, bide horretan, erakundeek eta herritarrek elkarlanean jaiak antolatzeko beharra nabarmendu.
Ildo horretan, gogor kritikatu dute Iruñeko Udala, plataformarekin harremanetan jarri gabe lehiaketara atera duelako Arrotxapeako Runa parkeko espazioa. «Enpresei zuzendutako lehiaketa da, publikoki aurkeztu ez dutena eta herri mugimenduak bete ezin dituen baldintzak ezartzen dituena», salatu dute.
Iaz, lehiaketa esleitu gabe gelditu zen eta horri esker azken orduan erdietsi zuten Gora Iruñeak eta Udalak jai gunea jartzeko akordioa.
Aurten ere, arazoak arazo jai gunea jartzeko lanean jarraituko dutela nabarmendu dute plataformako kideek.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo
