Beatriz Egiazabalen kontakizunean datorren ‘Otsoaren adu txarra’ ipuina izan da ‘100 ipuin gure hitza ehuntzen’ ekimenaren azken alea. Bost ipuin kontalarik eskutik egin dute azken ehun egunetan ekainaren 8ra arteko «hitz bidea». Itziar Rekalde, Ixabel Millet, Doro Zobaran, Joxemari Carrere eta Egiazabal bera izan dira martxoaren 1a eta ekainaren 8a bitartean ipuinen bidez Gure Esku Dagoren giza katearen bidea lagundu dutenak.
Egunero ipuin bana argitaratuz joan da NAIZ ekimenarentzat sorturiko webgune berezian. Kontu zaharrak berri edo gaurko bihurtzeko ahalegina izan da eta abiapuntuan Joxemari Carrerek berak definitu zuen helburua: «Ipuin hauek , gure kulturaren ondare dira, eta horiek kontatuz euskaldunok gure hitza aldarrikatzen dugu. Gure hitzaren eskubidea».
Gustu eta mota guztietako ipuinak izan dira 100 ale hauetan eta lehenetik azkenera ikusgarri dituzue. Ekimena abiatzeko inspirazio iturria Vilaweb agerkarian abian duten ‘300 contes per a un Tricenenari’ ekimena izan zen.

El juez encarcela a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo» pero sin pruebas

El PP elige a un joven muy activo en redes en busca de un escaño por Gipuzkoa 15 años después

Aitor Esteban se marca un Alberto Núñez Feijóo, quien no fue presidente porque no quiso

Euskal Selekzioa-Venezuela el 14N en San Mamés, con Gobierno Agirre y exilio en la memoria
