Ibon Fernandez Iradiren kontrako espetxe zigorra bertan behera uztea eskatzeko eta gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko agerraldia egin zuten larunbatean herritar ugarik Lasarte-Oriako Udaletxe aurrean.
Gaiarekin kezkatuta dauden herritarrak deituta, lagun, senide eta herritarrek bat egin dute gaixotasun larriak dituzten presoek tratamendua jaso dezaten eta osasuna eskubide bat dela azpimarratu zuten.
Fernadez Iradiren konfidantzazko medikuak hitza hartu zuen eta «patologia hauek dituzten pertsonak baldintza hauetan mantentzea giza eskubideekin lotutako arazo bat» dela salatu zuen.
«Izan ere, presondegiek gaixo hauen tratamendua zaildu eta gaixotasuna okertzen dute. Estatu frantses eta espainiarrean gaixo hauek kartzelan jarraitu beharko ez luketela dioten legeak egon badaude», adierazi zuen Jabi Hernando, konfidantzazko medikuak.
Gaixotasun larriak dituzten presoen egoera eta Fernandez Iradiren kasua ezagutarazteko, datorren igandean, ekainak 29an, mobilizazioa egingo dutela jakinarazi zuten herriko festen baitan.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial


