Orio da 2014ko San Miguel Ligako lehen liderra, Bartzelonan ospatu den ‘II. Basque Country’ bandera irabazita. Oriotarrek nagusitasun osoz irabazi dute hirugarren txanda. Minutu bat baino gehiagoko aldea atera die Tirani, San Pedrori eta Portugaleteri.
Haizea eta itsaso zakarra izan dira eguneko beste protagonistak. Lehen txandan, Urdaibaik eta Kaikuk lehia bizia izan dute, baina bermeotarrak nagusitu dira.
Bigarren txandan berriz, Pedreña deskalifikatu egin dute, lehen luzean gelditu egin baitira traineru barruan sartutako ura ateratzen saiatzeko. Hondarribiak aurreikuspenak bete ditu eta txanda irabazi du, Astilleroren eta Cabo da Cruzen aurretik. Haizeak bortitzago jo du txanda honetan eta bandera irabazteko aukera gabe geratu dira.
Ligako sailkapen nagusiari dagokionez, Orio da liderra 12 punturekin, Kaiku bigarren da 10 punturekin, eta Tiran hirugarren, 9 punturekin. Urdaibaik 11 puntu lortu ditu baina azken postuan da –84 punturekin, liga hasi aurretik –95 punturekin zigortu baitzuten.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
