Edozer posible dela erakutsi zuten atzo Donostiako Piratek. Saguesen eta Zurriolan antolatu zuten festa erraldoiak jai eredu herrikoi bat posible dela ondo baino hobeto agerian utzi zuten, goizetik gauera.
Egun osorako egitaraua prestatu zuten piratek eta makina bat ekitaldi antolatu zituzten, adin guztietako jendearentzat. Futbol eta saskibaloi txapelketak, Oka Jolas Erraldoia, «bertso hop» saioa, mintzapraktika saioa, pintura tailerra, bazkaria.... denetarako aukera zegoen.
Jaialdiaren unerik gorenena, ordea, iluntzean iritsi zen, kontzertuekin. Selektah Stepik ireki zuen saioa eta ondoren etorri ziren Tania de Sousa eta Skakeitanen emanaldiak. Pixkanaka giroa berotzen joan zen eta Manu Chaorekin apoteosia iritsi zen. 22.30ean puntual agertu zen oholtzan eta 0.45 arte ia etenik gabe jo zuen, minutu gutxiko atsedena hartuta. Hiru pantaila jarri zituzten hondartzan, eszenatokitik urrun zegoen jendetzak ere kontzertuaren xehetasunik gal ez zezan.
‘Ya llegó ya llegó’, ‘Mr. Bobby’, ‘Clandestino’, ‘Bienvenido a Tijuana’, ‘Machine gun’, ‘Minha galera’, ‘Santa Maradona’ .... bere abestiekin eta ‘uoyoiyoooo’ famatuarekin hondartza osoa dantzan jarri zuen Chaok, behin eta berriro «eskerrik asko Donostia», «eskerrik asko Piratak» oihukatzen zuen bitartean. Israel Gazan egiten ari den sarraskiaren testigantza entzuteko tartea ere izan zen emakume palestinar baten ahotik, bildutakoen txalo artean.
Mano Negraren ‘Mala vida’ eta beste piezaren bat ere kantatu zituzten Chaok eta bere musikariek, eta bi ‘bis’en ondoren kontzertua bukatutzat jotzen zenean eta pixkanaka jendea alde egiten hasi zenean, Fermin Muguruza laguna agertu zen eta ‘Dub manifest’, ‘Gora herria’ eta ‘Sarri sarri’rekin bukaera bikaina eman zioten Piraten jaialdiari, artista guztiak oholtza gainean. Ordu batak pasata ziren.
Donostiako Piratek, goizaldean argitaratutako txio batean, zoriondu egin zituzten bertaratutako guztiak –55.000 lagun– eta «edozer posible dela» nabarmendu zuten.
ZORIONAK DENOI, 55.000 PERTSONA INGURUK EDOZER DUGULA POSIBLE OSPATU DUGU! #EdozerDuguPosible #GoraJaiHerrikoiak pic.twitter.com/tTz7COrKfz
— Donostiako Piratak (@izanpirata) July 9, 2014

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Dantzalekura itzulera

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

