NAIZ
BILBO

Hondarribia, Pedreñako uretan nagusi, Oriori hurbildu zaio sailkapen nagusian

«Ama Guadalupekoak» nagusitasunez irabazi du Marina de Cudeyo IX. bandera, Pedreñako uretan. Sailkapenaren buruan dagoen Orio hirugarren postuan geratu da.

Hondarribiak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du, nagusitasunez gainera (19.43.00), Pedreñako uretan.

Urdaibai bigarren sailkatu da gaur eta Orio hirugarren.

Sailkapen nagusiari dagokionean, oriotarrek jarraitzen dute lider, 45 punturekin. Atzetik ditu «Ama Guadalupekoa», bost puntura, eta Kaiku, hamahirura.

Euskotren Ligan, Hibaika gailendu da lehen jardunaldian, San Juanen eta Zumaiaren aurretik.