NAIZ
Zarautz

Kaiku nagusi eta Urdaibai lehen lauetan Zarauzko lehen egunean

Saio bikoitza du San Migel Ligak Zarautzen. Gaurkoan onenen txandan ziren lauetatik hiru lehen postuetan sailkatu dira. Kaiku lehenbizi, Orio 17 segundora eta Hondarribia bi gehiagora. Urdaibai lehen laukotean lehiatu da baina onenen artean artean amaitu du sailkapenean, laugarren eta 9 puntu bereganatuta.

Kaiku nagusi gaur Zarautzen. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Kaiku nagusi gaur Zarautzen. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Orio eta Hondarribiak Liga bereganatzeko lehian indartsu jarraitzne dute, bigarren eta hirugarren egin dute Zarauzko lehen jardunaldian eta Oriok puntu batean murriztu du liderrarekiko tartea. Gaurkoan Kaiku izan da nagusi, 17 eta 19 segundo, hurrenez hurren, atera dizkie traineru sestaoarrak bigarren eta hirugarrenari. Eurekin Cabo zen arraunean baina maila askoz baxuagoa eman du (7. amaitu du) eta Urdaibai, lehen laukotean lehiatu denak laugarren postuan amaitu du, 9 puntu bereganatuz eta isunekin galdutako tartea berreskuratzeko bideari ekinez.

Tiranek egin du bosgarren denbora onena, San Juan seigarren izan da, San Pedro zortzigarren, Portugalete bederatzigarren, Astillero hamargarren, Zierbena hamaikagarren eta Pedreña azkena, zigorra jaso ondoren.

Igandean Zarauzko bigarren zita azken txanpan sartu den Ligarentzat. Lehia lehen postuetan, eta baita azkenekoetan ere.