
Zabaltegi sailean askotariko filma sorta izango da. Nazioartean itzal handia daukaten zinemagile batzuen lan berrienak (adibidez, Ulrich Seidl, Bruno Dumont edo Kazuyoshi Kumakirirenak), baita talentu berrien lanak ere (adibidez, Andrew Huculiak, Kaouther Ben Hania edo George Ovashvilirenak).
Animazio-zinema presente egongo da, ‘Signe Baumanen Rock In My Pockets’ filmaren bidez, eta telebistako fikzioak ere tokia izango du, ‘P'tit Quinquin / Lil´Quinquin’ telesail osoa emango baita.
Halaber, dokumental ugari izango dira Zabaltegin. Aipagarrienen artean, Gianni Amelioren ‘Felice chi è diverso’, Gabe Polskyren ‘Red Army’ eta Pierre-François Limboschen ‘Le paradoxe de John Malkovich’. Horrez gain, bi musikari ospetsu gogoratuko dira ez-fikziozko beste bi lanetan: Fela Kuti musikari nigeriarra, Alex Gibney dokumentalgile saridunaren ‘Finding Fela’ lanean, eta Paco de Lucía gitarra-jotzailea, Francisco Sánchez Varelak zuzendutako ‘Paco de Lucía: La búsqueda’ lanean.
Bestalde, 62. edizioko programazioan beste bi pelikula gehituko dira: Danis Tanovic zinemagilearen pelikula berriena, ‘Tigers’, Sail Ofizialean lehiatuko da; Perlak sailean, aldiz, Ned Benson zuzendari eta Jessica Chastain eta James McAvoy protagonista dituen ‘The Disappearance of Eleanor Rigby’ filma aurkeztuko da.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
