
Etapa bukaera ikusgarria burutu dute Vueltako sailkapen nagusiko lehen postuetan dauden txirrindulariek. Winner Anacona kolonbiarrak irabazi du etapa eta bere herrikide Nairo Quintanak hartu du lidertza. Caja Rural taldeko Peio Bilbao bostgarrena izan da.
Movistar taldeko txirrindulariak Alejandro Valverderi kendu dio lehen postua. Berarekin batera helmugaratu dira Alberto Contador eta Joaquim Rodriguez. Azken txanpan Valverde atzean utzi dute Contadorrek hasitako eraso bati jarraipena eman ondoren.
Sailkapen nagusian Quintanak 3 segunduko tartea dauka Contadorrekiko eta Valverde 8 segundutara geratu da hirugarren postuan. Etapa garailea izan den Anacona laugarren tokian kokatu da 9 segundutara, Froome da bostgarrena 28ra eta Joaquim Rodriguez seigarrena 30ra.

Azken sanferminetako txupinazoan izandako errepresioa salatu dute zenbait eragilek

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai
