
Zazpi pertsona entzutetsuk osatzen dute aurtengo Zinemaldiaren epaimahai ofiziala: Fernando Bovaira (lehendakaria), Eric Khoo, Mariano Rondon, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Reihhold Vorschneider eta Vlad Ivanovek, hain zuzen ere.
Horiei zortzigarren kide bat gehituko zaie: Oleg Sentsov zinemagile ukrainarra. Antolakuntzak jakinarazi duenez, maiatzaren 10ean Errusiako Federazioko Segurtasun Zerbitzu Federalak atxilotu egin zuen eta oraindik preso dago Moskun, «Euromaidan taldeak Kieven egindako protestak babesteagatik eta Errusiak Krimea anexionatzearen kontra agertzeagatik».
Zinemaldiak Oleg Sentsov epaimahai ofizialeko ohorezko kide izendatzea erabaki du, «adierazpen askatasunaren alde eginez eta European Film Academyk eskatuta». Beste zinema jaialdi batzuetan ere –Veneziakoak eta Motovunekoak, kasu– horrela egin dutela erantsi du.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

