NAIZ
Bilbo

Bizkaibusen hiru autobus erre dituzte Zorrotzan

Hiru autobus erabat kiskali dira gaur arratsaldean Bizkaibusek Zorrotzan duen aparkalekuan. Ertzaintzak lehergailu aztarnarik ez dutela topatu esan du. Hala ere, RENFEren ondoko bide batean Gudari Egunari loturiko eskuorriak topatu ditu, sutearen arraozien inguruko beste daturik ez da hedatu.

(@oroitz87)
(@oroitz87)

Zorrotzan, Bizkaibusek duen aparkalekuan hiru autobus kiskali dira gaur arratsaldean. Sutearen inguruko arrazoi zehatzen inguruko daturik ez badago ere, Ertzaintzak Gudari Egunaren inguruko aipamena zuten eskuorriak topatu dituela inguruan adierazi du.

Autobusen inguruan ez dutela sua eragiteko inolako aztarnarik topatu esan dute eta ezta lehergailu zantzurik ere.