naiz
bilbo

Athleticek 3-1 irabazi du Transportes Alcaineren aurka

Transportes Alcaineko neskak markagailuan aurreratu badira ere, Athleticek hiru gol egin ditu bigarren zatian eta garaipena eskuratu du.

Sandrak, lehenengo zatiko 34. minutuan, egin du Transportes Alcaineren lehenengo gola eta markagailuan aurretik jarri du taldea.

Athleticeko neskek, ordea, bigarren zatian erreakzionatu eta hiru gol egin dituzte. Irene, Izaskun eta Lizaso izan dira golegileak.

Azken emaitza, 3-1 bilbotarren alde.