Datozen egunetan bake prozesuarekin lotutako hainbat ekimen izango dira Euskal Herrian. Batetik, Lakuako Gobernuko Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak gonbidatuta, Ipar Irlandako ordezkaritza bat iritsiko da bihar, bake eta bizikidetza arloan Europa mailan egin litezkeen elkarlan proiektuak aztertzeko. Ordezkaritza horrekin batera SEUPB erakundeko ordezkariak ere etorriko dira. Erakunde hori Europar Batasuneko programa berezien kudeaketa aurrera eramateaz arduratzen da.
Pat Colgan izango da Irlandako taldeko ordezkaria eta bihar izango du lehen bilkura Iñigo Urkullu lehendakariarekin. Asteazkenean eta ostiralean Bilbon egingo diren topaketa batzuetan parte hartuko dute, Irlandaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren interesekoak izan daitezkeen proiektuak identifikatzeko asmoz. Batzar horretan ateratako ondorioak 2014-2020 aldirako IV Peace Programme egitasmoan aurkeztuko dira.
Urtarrilean Gasteizko Gobernuko ordezkaritza bat Belfasten izan zen, SEUPBeko kideekin batera, Ipar Irlandako bizikidetza arloko proiektuen berri izateko. Horren jarraipena da irlandar ordezkaritzaren bisita.
Currin, ostegunean
Bestalde, Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldea ostegunean iritsiko da Euskal Herrira, bake prozesuari bultzada emateko asmoz. Aieteko Adierazpenaren hirugarren urteurrena betetzen den honetan, bake prozesuaren analisia egitea izango da ostegun arratsaldean Donostiako Aquariumen egingo den hitzaldiaren xedea.
Halaber, hitzordu horretan bertan Bake Bideak eta Lokarrik, Foro Sozialaren sustatzaileek, ekainean egindako azken jardunaldiko ondorioak ezagutaraziko dituzte.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas


