NAIZ
GETXO

Gizon bat atxilotu dute Getxon, bere bikotekidari mehatxu eta eraso egitea egotzita

Gizon bat atxilotu du Getxoko Udaltzaingoak gaur goizaldean, bere bikotekideari mehatxu eta eraso egitea leporatuta.

Getxoko Udalak azaldu duenez, 35 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Udaltzaingoak, bere bikotekideari mehatxu eta eraso egiteagatik.

Bikotearen arteko harremanetan mehatxuak eta erasoak ohikoak zirela salatu du emakumeak, batik bat iragan den abuztutik. Emakumearen adin txikiko alabarekin ere jarrera bortitza zuela ikusita, azkenean salaketa aurkeztea erabaki zuen eta babesa ere eskatu zuen.