NAIZ
ZARAUTZ

Kamioi bat AP-8ko zubitik erori da Zarautzen eta gidaria zauritu da

Kamioi bat AP-8 autobideko zubitik Zarauzko Asti auzoko kirol gunearen inguruan erori da eguerdian eta gidaria zaurituta eraman dute ospitalera.

Kamioia AP-8ko zubitik erori da. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Kamioia AP-8ko zubitik erori da. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Ezbeharra 11.50 aldera gertatu da, Zarautzen, Bilborako norantzan. Kamioi bat AP-8 autobideko zubitik amildu da eta Astiko kirol gunearen inguruan erori da.

Gidaria kabinan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Ondoren Donostia Ospitalera eraman dute, zaurituta.