Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusiak, Asier Amondo Korrikaren arduradunak eta Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko lehendakariak Korrika Laguntzailea kanpaina aurkeztu dute Durangoko Landakon, baita Korrikak Azokari egingo dion omenaldia ere.
Amondok azaldu duenez, edonor izan daiteke Korrika Laguntzaile. Hambi euroren truke, pina eta deskontuetarako txartela eskuratuko dira. 300 saltoki baino gehiago atxiki zaizkio kanpainari eta, berrikuntza gisa, Durangoko Azokako hainbat standetan ere aplikatuko dira deskontuak. AEKren euskaltegietan, www.korrika.eus webgunean edota Durangoko Azokan bertan izango da laguntzaile egiteko aukera.
Korrika Laguntzailearen helburua euskaltegiak diruz laguntzea da. Mertxe Mugikak esan duenez, azkenaldian euskarak irabazi dituen hiztunetatik 150.000ek euskaltegietan ikasi dute euskara eta etorkizunean kopurua handitzeko «euskaltegien sare indartsua» behar da. Egungo diru-laguntzak nahikoak ez direla nabarmendu du, eta Nafarroan, esaterako, 2012tik «zentimo bakar bat ere» ez dutela jaso euskaltegiek gogoratu du.
Zulo hori betetzeko, Korrikan parte hartzen duten herritar gutzien ekarpena beharrezko jo du.
Gaurko agerraldian Durangoko Azokari egingo zaion omenaldiaren nondik norakoak ere aipatu dituzte. Abenduaren 7an izango da, 20.30ean Ahotsenean. Azokak beteko duen ia mende erdian auzolanean eta elkarlanean egindako lorpenak aintzat hartu nahi izan ditu Korrikak.
Nerea Mujikak esker ona adierazi dio Korrikari, «berdinen arteko adiskidetasuna delako, biak eraiki dira auzolanean eta borondatezko lan handiarekin». Durangoko Azoka ere Korrika Laguntzaile izango dela adierazi du.
Arratsaldean, Korrika 19ren bideoklipa aurkeztu dute.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
