Hiru hilabetez luzatu den 28 euskal gazteren aurkako epaiketa gaur amaitu da Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Iragan asteartean haien arteko 12ri akusazioa kendua zien fiskaltzak, baina beste 16 gazteri akusazioa mantendu zien.
Azken hitza baliatu dute gaur gazte auzipetuek jasandako torturak eta dispertsioa salatzeko eta baita auziaren izaera politikoa bera ere. Epaileak, Angela Murillok, ez du begi onez ikusi salaketa eta azken hitza eten dio Imanol Salinas auzipetuari.
Astezkenean zen amaitzekoa epaiketa, baina azkenean gaur arte luzatu dute. Defentsaren abokatuek absoluzioa eskatu dute guztientzat euren ondorioetan. Besteak beste aurkeztu diren froga gehientsuenak torturapean lortutako adierazpenetan oinarritzen direla adierazi dute abokatuek.

El PP elige a un joven muy activo en redes en busca de un escaño por Gipuzkoa 15 años después

El PNV alude a riesgo de «terrorismo» tras dos detenciones de la Ertzaintza rumbo a la AN

El rentismo tiene premio fiscal en Hego Euskal Herria

Enfado en Geroa Bai por quedarse fuera de la papeleta conjunta PSN-FA para el Senado

