NAIZ
KOBANE

Kurduek Kobaneren %75 baino gehiago daukate kontrolpean

Estatu Islamikoaren aurka borrokan ari diren indar kurduek Kobaneren hiru heren dauzkate dagoeneko kontrolpean, bertako iturriek jakinarazi dutenez.

Kobaneko Gobernu autonomoko Kanpo Arazoetako ministro orde kargua duen Idris Nuamanek zehaztu duenez, Kobaneren «%75 baino gehiago» daukate kontrolpean.

Bertatik iturri desberdinek adierazi dute azken orduotan zenbait eraikin hartu dituzte kurduek.

Nuamanek gaineratu du Estatu Islamikoko kideak Kani Kordan auzoan daudela batez ere, Kobane ekialdean. Hala ere, argitu du indar kurduak inguruan dabiltzala eta gertuko zenbait gune kontrolpean hartu dituztela azken egunotan.

AEBak buru dituen nazioarteko koalizioak zenbait aire eraso burutu ditu gaur Estatu Islamikoaren aurka.