Mediabask eta Kazetak adierazi dutenez, «Charliberté», «sales arabes» (arabiar zikinak) eta «assassins» (hiltzaileak) dioten margoketak agertu dira Baionako meskitan. Gurutze gamatua ere marraztu dute. Meskitaren zaindariak atzeman ditu margoketak, goizeko lehen otoitza egitera joan denean. Tenpluaren ate nagusian eta ondoko paretetan agertu dira.
10.30etarako, herriko langileek ezabatu egin dituzte.
Baionako auzapeza, Jean-René Etchegaray, tokira hurbildu da gertatutakoaren berri izaiteko. Halaber, Abderrahim Wajou, Euskal Aturri kostaldeko musulmanen elkarteko lehendakariak «lasaitasuna» galdegin dio gizarteari.
‘Charlie Hebdo’ aldizkariaren aurkako atentatuan hamabi lagun hil eta gero, komunitate musulmanaren aurkako zenbait gunek erasoak jasan dituzte.
Asteazken arratsean, LeMans eta Port-Las Nouvelleko meskitek tiroketak jasan zituzten eta, atzo, Villefranche-Sur-Saoneko kebab batean –meskita baten ondoan dago negozio hau– leherketa izan zen.

Se entrega en Ondarroa el autor del homicidio de Azpeitia

Adiós a Juan Mari Feliu, referencia del montañismo, del antifranquismo y del abertzalismo

«No voy a ser candidato, vuelvo feliz a mi trabajo como médico»

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren





