
Durangon bederatzi lagun ziren gaur epaitzekoak, 2008an Herri Batasunaren 30. urteurrena ospatzera zihoazenean, Ertzaintzak debekatu eta istiluetan parte hartu izana leporatuta. Baina, Kepa Manzisidorren atxiloketa dela-eta bertan behera geratu da.
Hainbat herritarrek babesa adierazi nahi izan diete goizeko lehen ordutik epaitegiaren atarian, nahiz eta azkenean ez den epaiketarik eman. ‘Konponbide garaia da. Jazarpen politikorik ez!’ lemapean azaldu dira. Bertan zen Sortuko Niko Moreno, zeinek azaldu egin duen oraingoz epaiketa atzeratu egingo dela.
Bederatzi herritarrei desobedientzia delituak leporatzen zaizkie, urte beteko espetxe zigor eskariarekin. Haietako batzuentzako eskariak altuagoak dira «autoritatea atentatua» leporatzen zaie-eta.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

