Sortuk erabat arbuiatzen du Santiago Arrozpideren espetxeratzea, prentsa ohar baten bidez adierzi duenez. Espetxeratze honek agerian uzten du alderdiaren iritziz «legea zapuztuz, neurrira egindako erabakiak hartzen dituztela, betiere sektore atzerakoienak pozteko».
Jarrera honekin, PPk, aurrean duen urte elektoralari begira, «bere aurpegi autoritario eta erreakzionarioa indartu nahi du» Sorturen aburuz. Zentzu horretan, Auzitegi Goreneko magistratuak «presionatu» egin dituela salatu du. Hala ere, ziur agertu da Europako epaitegiek Gorenak harturiko erabakiaren aurka egingo duela.
Arrozpideren espetxeratzearekin, PPk bere eskuin muturreko adarra indartu eta euskal herritarrontzat eskaintza demokratikorik ez duela adierazten duela gaineratu du.
Gauzak horrela, Arrozpideren «berehalako askatzea» exijitu du. Era berean, PPk egiten duen Justiziaren «erabateko instrumentalizazio politikoa» salatu du, «betiere Euskal Herrian bakearen alde ireki den garai berria eta gatazkaren konponbiderak prozesua oztopatu nahian».

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes


