
Unitate didaktikoa adin tarte guztietako ikasleei zabaldutako (haur hezkuntzatik 18 urtetara) eta hamar egunerako prestatutako Korrikari buruzko materiala da, Euskal Herriko eskola eta ikastoletan Korrikaren mezua zabaltzeko balio duen tresna.
Helburua euskararen erabilera sustatzea eta indartzea da, AEK-k antolatutako Korrika ekimenaren zergatiaz eta beharraz ohartarazteaz. Horretarako, Korrika 19ren mezua, kanta eta bideoklipa ditu eta Korrika Txikirako prestaketa egitera gonbidatzen dira adin-talde guztiak.
Horrez gain, jarduera desberdinak dituzte unitate didaktikoan, adin tarteen araberakoak.
Irakasleei Korrika txikiak antolatzen eta prestatzen laguntzeko baliagarria izateaz gain, Korrikaren alde egiten duten lan handia eskertzeko modu bat da.
Unitate didaktikoa internetetik deskargatu daitekeela ere jakinarazi dute.
«Korrikak beti jaso izan du asko euskal gizartetik, eta Korrikaren nahia, espiritua eta filosofia da ordainetan zerbait ematea», azaldu du Amondok.

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

En libertad provisional el presidente del club de rugby de Igorre tras 137 denuncias

Doce menores, al hospital desde el aeropuerto de Loiu por una intoxicación alimentaria

Investigan la muerte de un hombre al caer de Urgull al Paseo Nuevo donostiarra
