NAIZ
BILBO

Berasaluze eta Zubieta, lider berriak Binakakoan

Artolak eta Albisuk osatzen duten bikoteari 22-16 irabazita, Berasaluze eta Zubieta lider jarri dira. Jardunaldiko beste partidan, Altuna III.a eta Barriola 22-15 gailendu zaizkie Retegi Biri eta Rezustari. 

Pablo Berasaluze, Zornotzako partidan. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Pablo Berasaluze, Zornotzako partidan. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Zortzigarren puntua eskuratuta, lider jarri dira Pablo Berasaluze eta Aitor Zubieta. Zornotzan jokatu den partidan, 22-16 irabazi diote Artola-Albisu bikoteari.

Jardunaldiko bigarren partidan, Irujoren ordez aritu den Altuna III.ak eta Abel Barriolak zazpigarren puntua irabazi dute, Retegi Bi eta Rezustaren aurrean 22-15 nagusituta.